2011/12/24

Eguberri on!

Urtero moduan, aurtengoan ere postaltxo bat egin dut jaiak zoriontzeko.

Eguberria ondo ospatu, lagun, eta familiarekin, denbora ona pasa hurbilekoekin. Azken finean horretarako baitira egun hauek! Disfrutatzeko, deskantsatzeko, eta etxeko berotasuna sentitzeko.
Igaro den urtea gogorra izan da, baina ez pentsa hurrengoa hala izango ez denik. Bidea egiteak esfortzua behar du, esfortzua merezi du. Horregatik, urte berria umore onez hasi, positiboki eta alai. 2012a helburu askoko urtea izango da, baita lorpen handietarako urtea ere. Ez dizuet dirua opa, zoriontasuna eta osasuna baizik.

Besterik gabe,

Zorionak eta Urte Berri On opa dizuet!




6 comentarios:

La Revolta dijo...

:D
Bon Nadal Álex!
Laster ikusiko gara! Muuuuaaaa

Alex dijo...

:) Oso laster!

Anónimo dijo...

joe! mila esker, alex!!
bai, urte gogorra izan da, baina oso aberatsa ere. karrerako gauzak ikasteaz gain, bizitzarako beste asko ikasi ditugu, batez ere gauza txikiak apreziatzen... nire ustez zoriontasuna gutxiagorekin lortzen jakitea da garrantzitsuena!!! BA-DA-KIT datorren urtea zoriontsua izango dela! edozein kalte gertatuta ere, alde ona ateratzen jakingo dugulako! muxu bat eta opor politak pasa!!! kontauko diguzu zure italiarako bidaia!!

OLAIA

ZuRi dijo...

Alex!!! milesker pilo animatzen dauen gabonetako zorion sarreratxo bat egiteagatik! Gabon zoriontsuak zuri ere!! mxxx pila!!

AINHU!! dijo...

Milesker Alex eta...
beeerdin!!!
:D

Anónimo dijo...

sarrera oso polita alex!
jarraituko dugu bidea egiten 2012an ere, gabon zoriontsuak pasa eta urte berri berri on!aprobetxatu maximora italiako bidaia eta kontatuko diguzu! mila muxu
Jone