2011/07/15

Kawaii Japanese Food Collection

Irailerako Gasteizen egingo den ekintza handi baterako irudiak gaurkoan!
Japoniako hondamendiaren ondoren, dirua lortzeko hainbat kanpainia egin dira eta egingo dira.
Ba hau ere helburu horrekin doa!
Egun osoan janari japoniarra daztatu ahal izango da, eta "txosna" hauetarako 6 marrazki egiteko enkargua daukat. Zerbitzatuko diren 6 janari hain zuzen ere.
Momentuz 3 egin ditut, eta proiektua momentu honetan geldik dagoenez ez dut jarraitu behar berriro martxan dagoela jakin arte ;) Dena den, dauzkadan 3rak konpartitu nahi nituen :)

ONIGIRI - Arozez egindako bolatxoak.
Oso ezaguna da japonian eta marrazki bizidun askotan agertzen da.

GYOZA - Enpanadilla edo buñuelo antzekoak dira.
Barruan oilaskoa, itsaskiak edo onddoak sar daitezkelarik.

FRESKAGARRIAK - Janariarekin batera edariak ere banatuko dira.


Izenaren Azalpena: Kawaii* Japanese Food Collection.
Janari hauen izaera "marrazki bizidunena" izateaz gain,  politak eta atseginak izan behar zuten.
Hortik dator Kawaii terminoa. Japoniarrek hitz honen bidez "politak" diren gauzak izendatzen dituzte.