2011/12/24

Eguberri on!

Urtero moduan, aurtengoan ere postaltxo bat egin dut jaiak zoriontzeko.

Eguberria ondo ospatu, lagun, eta familiarekin, denbora ona pasa hurbilekoekin. Azken finean horretarako baitira egun hauek! Disfrutatzeko, deskantsatzeko, eta etxeko berotasuna sentitzeko.
Igaro den urtea gogorra izan da, baina ez pentsa hurrengoa hala izango ez denik. Bidea egiteak esfortzua behar du, esfortzua merezi du. Horregatik, urte berria umore onez hasi, positiboki eta alai. 2012a helburu askoko urtea izango da, baita lorpen handietarako urtea ere. Ez dizuet dirua opa, zoriontasuna eta osasuna baizik.

Besterik gabe,

Zorionak eta Urte Berri On opa dizuet!