2011/03/22

Liburutegia kentzearen aurka

Kaixo! gaurkoan erreibindikatibo nabil :D
Unibertsitatean liburutegia kendu nahi digute eta ez gaude ados!
Liburu guztiak liburutegi zentral batera eramango dituzte, eta jakinda kontsulta moduan erabiltzen ditugula liburuak, ez genituzke eskura izango beharrezkoak direnean...
asike... ez eraman liburuak gure unibertsitatetik!!!
Horra proposatutako logoa. "Kanpaina" honek eramango duen logoa ;)

Hurrengo ideia neukan buruan: unibertsitateko elementu bat (guztiok ezagutuko duguna: zutabea, behin eta berriz marraztu behar izan dugu eta), ihesi doan liburu baten atzetik.
proposatu eta baiezkoa emanda, ordenagailuz egin dut eta hemen duzue. prest!
espero dut gustatzea eta aste hauetan zehar ikusten baduzue gogoratu zertaz doan guztia ;)

hurrengo bat arte!