2010/07/11

Erio Seishi: Black.White.Red

Kaixo!
.
Gaur hasi eta bukatu dudan marrazkitxo bat:
Erio-ren facebookeko argazki batetan oinarritutako marrazkia da.
Horregatik zuretzat da, Erio!
.
Marrazkiaren izena: "Erio Seishi: Black.White.Red"
espero dut gustatzea!
.
Erio Seishi:
Deviant Art of Erio HERE

2010/06/17

Escape from fire

Azkenean bukatu dut marrazkia :D
hemen dago "Escape from fire"

Laneko prozesuan eskaneatutako irudia asko gustatzen zait ere, horregatik igo dut, zuekin konpartitzeko =P

egun batzuetan ez naiz hemendik ibiliko, opor txiki batzuk hartzera noa!
egongo gara!

2010/06/16

Escape from fire (aurrerapena =P)

Kaixo!!

gaurkoan bakarrik aurrerapena utziko dut, oraindik aldaketa batzuk egin nahi ditudalako marrazkian ;)

2010/06/15

Blackn'White

Marrazki honetan txuria eta beltzarekin jolastu nahi nuen, baina ez zait nik espero moduan geratu (1), orain denbora daukadala beste bat egiten saiatuko naiz :D
kasi kasi, hobe geratu da gerora egin ditudan frogetako bat (2)

(1) (2)
klik gainean hobe ikusteko

2010/06/11

NeonGalaxy

Hey!
froga batzuen ondorioa :S
no me convence... -_-
ez da nire estiloa osotasunean :Z

2010/06/05

Azterketak bukatuta!

Kaixooooo
Garaziri ta Lexuriri egindako marrazki pare bat gaurkoan!
aber udan gehiago marrazten dudan ta gehiago publikatzen dudan, kurtsoan zehar oso oso OSO lanpetuta ibili baikaraaaaaaaa!

Agur bero bat!


2010/04/25

Miss Lock

Ez dago denborarik!
Ez DAUKAT denborarik!

Tik Tak Tik Tak

denbora aurrera doa,
Tik Tak Tik Tak

segunduak aurrera doaz,
Tik Tak Tik Tak

minutuak aurrera doaz,
Tik Tak Tik Tak

orduak aurrera doaz,
Tik Tak Tik Tak

egunak aurrera doaz,
Tik Tak Tik Tak

asteak aurrera doaz,
Tik Tak Tik Tak

hilabeteak aurrera doaz...
Tik Tak Tik Tak

Aste hontan egin dudan marrazkitxo bat gaurkoan.

Sarraila emakumea

2010/02/28

Atera ez genuen argazkia

Duela asko egin nuen marrazki hau, baina ez dut osoa koloreztatzeko astirik izan, asike txuri beltzean igoko dut momentuz.
Gaurko marrazkia aurten ezagutu dudan Julenerentzat da :)
espero dut gustatzea, Julene!!!

.

2009/12/31

Urte berri on!!!

URTE BERRI ON!!
FELIZ AÑO NUEVO!!

HAPPY NEW YEAR!!
...

(Para verlo mas grande, click encima. XD)

2009/11/06

Arkitekturan hasi nintzenetik...

Arkitekturan hasi nintzenetik ez dut astirik izan bloga aktualizatzeko.
Arkitekturan hasi nintzenetik ez dut astirik izan ezta marrazteko ere.
Arkitekturan hasi nintzenetik gutxiago lo egiten dut.
Arkitekturan hasi nintzenetik gutxiago jaten dut (uste dut).
Arkitekturan hasi nintzenetik estresatuago nabil.

... baina ...

Arkitekturan hasi nintzenetik jende pila bat ezagutu dut.
Arkitekturan hasi nintzenetik ...
... egia esan, ezin dira abantailak desabantailekin erka...
... baina, uste dut merezi izan duela.

Arkitekturan hasi nintzenetik egin dudan marrazkia zuentzako guztientzako!
Mila esker denagatik guztioi.



(irudia handiagoa ikusteko gainean klik egin)

2009/09/14

Komiki Leihaketa :D

Kaixo!!
aspaldi ez dudala ezer igo blogera, uda dela eta, hara bidaia hona bidaia... :S
gaurkoan, azkenaldian egin dudan proiektutxoaren irudi bat besterik ez dut igoko...
Bartzelonan, "Salon del Manga" delako horrekin batera, hainbat leihaketa zabaltzen dituzte urtero, eta horietako batera aurkeztu naiz. komiki bat egitea zen, besterik ez =P
hona hemen irudi bat:


2009/07/25

Edurnerentzat!

Gaurkoan nire orkestako lagun bati egindako marrazkia uzten dizuet.

Disfrutatu oprretan!

2009/07/20

Angel in the blue gardens

Gaur bero asko... atzo ere.. bihar, behar bada ere... uff...
hemen nabil programaren efektuak frogatzen, ta gustatu zaidanez nola geratu den, hemen duzue gaurkoa.. ^^
ondo pasa udan.

2009/06/24

"Cathedral stories" game

Azkenean!!! Badakizue zenbat ordu kostatu zaidan irudi hau egitea??? 26 ordu eta erdi gutxi gora behera... kontatu dudala! ajjajajja
n fin.. uste dut ondo geratu dela... ez da justu nik nahi nuena.. baina ondo dago. jeje...
espera dut gustatzea eta apreziatzea pasatu dudan denbora.. XD

ikusi arteeeeee!




2009/05/26

Pausa: Clown looking at sky

Kaixo!
gaur, proiektuarekin jarraitu odez beste marrazki bat egitea pentsatu dut. Hemen dago!! "Clown looking at sky" deitu diot.
Asko gustatu zait azkenean nola geratu den.. hehe

2009/05/21

Proiektua aurrera doa...

Bueno ba hau da agertuko den pertsonaia...
aste honetan zehar errepasatzen ibili naiz, eta orain ez dakit ze kolore jarri ilean...
lagundu mesedeeeeeez! jjeje... (ahal den azkarren.. margotzen jarraitu nahi dut eta. XD)





2009/05/16

Hey! ^^

Proiektu berri bat dut buruan! yeh. baina azterketak amaitu arte uste dut ezin izango dudala guztiz egin, denbora piiiiiila behar duelako. XD
n fin.. hor doa gertatzen ari naizen "katedrala" edo elizaren irudi bat. (piskat montatuta ez geratzeko soso. XDD
ba hori.. bukatzen dudadean igoko duuut!

2009/05/03

Azken txanpa!!

9 egunetako jai aste honetan lanak egiteaz gain, marrazten ere ibili naiz!
8 egun geratzen dira klaseak amaitzeko eta irrikitan nago jada!!
7 egun bihartik gauetik aurrera
6...

Azken txanpa dela!! Dena eman behar dugu!! Zorte on denoi amaierako azterketetannn!!


Ondo geratu da, ezta?
*****************************
Spectacular Spectacular...
Gure antzerkia gogoratzean hau etorri zitzaidan burura.. beste kartel edo irudi bat. jeje... ez dago gaizki...
**********************
Hauek biak akuarelaz egin nituen. Akuarelak probatzen...
murder, hilketa, asesinato... deitu nahi duzuen moduan... niri hori esaten dit irudiak, zuei?

Buenoooooo... eta hau totalmente ida de olla! jajajaj.. n fin... printzesa edo horrelako zerbait! ajjajaj
Azken txanpa!!! Animoooooo!

2009/04/23

Klasekoentzaat!

Gaurkoan matematikako orduan egindako inprobisazio bat ; ) XDD

Zuentzat denontzat!! (klasekoei batez ere.. xDDDD)
Espero dut gustatzea!!!!!

2009/04/19

maskota leihaketa

hey!
Atzo Motsukorako jaialdia izan zen, ta bertako leihaketa batetan parte hartzea erabakita nuen: maskota diseinua.. n fin... ez nuen ezer irabazi.. baina uste dut onak zirela nire marrazkiak ere, besteenekin konparatuta... XDD n fin... u_u zer egingo diogu ba? urrengoan gogorrago saiatuko naiz. XD